Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Kantxan arerio, herrialdeen loturak estutzeko

Euskal Herriko selekzioak eta Valentziakoak joko zuzenetako partidak jokatuko dituzte asteburuan, Oiartzunen. Kirol harremanak elkartasun keinu batean du oinarri.

2016an Beheko Plazan egin ziren topaketen irudia.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/07/02

Bihar eta etzi joko zuzeneko nazioarteko partidak jokatuko dituzte Oiartzunen. Euskal Herriko selekzioak Valentziakoaren bisita jasoko du. Bi herrialdeen arteko hirugarren topaketa izango da. Lehena duela bost urte egin zuten, Oiartzunen; bigarrena, Benidormen eta hirugarrena iaz egitekoak ziren. Joxe Mari Mitxelena oiartzuarra da euskal selekzioaren hautatzailea, eta harremanaren berri eman du.

1928an sortu zen Eskuzko Pilota Jokoen Nazioarteko Konfederazioa (CIJB, bere siglengatik). Hurrengo urtean sortu Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntza, lehenengoak erremintazko modalitateak onartzen ez zituelako. Bietan Espainiako zein Frantziako selekzioaren aterkiaren pean jokatzen dute euskal herritarrek.

2015ean, CIJBk Hego Euskal Herriko pilotariak gonbidatu zituzten Herbehereetako txapelketa batean parte hartzeko. Selekzio bereko gainontzeko pilotariak valentziarrak ziren; haiek uko egin zioten Espainia bezala jokatzeari, Euskal Herriak joka zezan. «2016an Euskal Herria bezala onartu zigutenean, aitortza moduko bat egin genien valentziarrei, esker ona azaltzeko. Lehenengo topaketa egin genuen urte hartan». Izan ere, Mitxelenarentzat, Valentziak «izugarrizko apustua» egin zuen Euskal Herriak joka zezan. «Kirol arazoa baino, arazo politikoa da selekzioaren ofizialtasunarena. Valentzian, adibidez, pilota indartu nahi dute, eta gobernuak sortu du zuzendaritza bat pilota sustatzeko. Generalitateko Kirol zuzendariaren maila hierarkiko bera du».

Joko zuzenak Europa, Asia eta Amerikan jokatzen direla nabarmendu du Euskal Herriko hautatzaileak. Joko eta araudiei dagokienez, ez dago ezberdintasun handirik; bakarra, pilota da. Euskal Herrian 90-100 gramokoarekin jokatzen da, eta nazioartean 30ekoarekin.«Nazioartean pisua hogeita hamar gramokoa denez, horrekin jokatuko dugu. Munduan badaude 21 herrialde jokatzen dutenak gure bote luzean bezala; gu gara bakarrak pilota pisutsuak dituztenak. Kolonbian hirurogeita hamarrekoarekin jokatzen dute. Pelota goxo-goxoak dira, baina beraien besoak eta eskuak ohituta daude. Guk moldatu behar dugu». Munduko Txapelketarako entrenatzeko komeni zaiela gaineratu du Mitxelenak. Partida guztiak jokatuko dituzte pilota arinagoekin, etziko pasakakoa izan ezik. Bi hilabete daramate entrenatzen, Beheko Plazan; asteazkenetan neskak eta ostegunetan mutilak.

Mitxelenak kanpoko pilotarien maila nabarmendu du. «Valentziako Altuna edo Artola balira bezala da», alderatu du. Euskal Herriko selekzioa herrialde guztietako pilotariek hornituko dute, tartean Oiartzungo neska batek.

EGITARAUA

Bihar, larunbata, hilak 3

  • 10:30ean: gizonen bote luze partida.
  • 12:00etan: emakumeen plaza libreko partida.
  • 13:00etan: gizonen plaza libreko partida.
  • 17:00etan: emakumeen mahai jokoko partida.
  • 18:00etan: gizonen mahai jokoko partida

Etzi, igandea, hilak 4

  • 11:00etan: Emakumeen pasaka eskuz partida.
Erlazionatutako edukiaZuzeneko pilotaren lagunarteko nazioarteko txapelketa asteburuan, Arroitajauregiren omenez
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.