Martxan egitasmoa, uztailean abian
Adinekoek jarduera fisikoa egiteko dago bideratua Martxan egitasmoa. Astearte eta ostegunetan dira saioak, Bekoerrota kiroldegian.
60 urtetik gorakoentzat zuzendutako Martxan egitasmoaren barruko saioak uztailean ere izango direla jakinarazi du Lezoko Udalak. Doan dira, eta astearte nahiz ostegunetan egingo dituzte (11:00etan hasita) Bekoerrota kiroldegian. Adinekoek ariketa fisikoa egin dezaten iniziatiba da Martxan.
Parte hartzaileek Jon Amiama Kirol Orientazio Zerbitzuko orientatzailearen laguntza izango dute ariketak egiteko.
Informazio gehiago behar dutenek, 663 22 80 31 telefono zenbakira dei dezakete.
