[Galeria] Labaderoa itxuraldatzen hasi dira
Kulturabirusaren egitarauaren barruan, labaderoan mosaiko murala egiteko lanak hasi dituzte. Herriko hiru sortzailek egingo dituzte gidari lanak.
Oiartzungo labaderoa era kolektiboan itxuraldatzeko bidea abiatu dute gaur goizean. Kulturabirusaren barruko sormen iniziatiba da, emakumeei zuzendua, eta asmoa da mosaiko murala egitea tailer izaerarekin.
Hala, goizean prestaketa lanean izan dira tailerren gidari izango diren Alaia Gaztelumendi, Idoia Beratarbide eta Onintza Etxebeste; arratsaldean, 17:30ean, jarduerarako izena eman dutenak batuko zaizkie. Datozen bi ostiraletan ere egingo dituzte saioak, hilaren 9koa 10:00etan, eta 16koa 17:30ean.
Horretan izena emateko aukera zabalik da oraindik. Arizmendi-eneako turismo bulegotik pasa behar dute sormen lanarekin bat egin nahi duten emakumeek. Hamarreko taldea osatzea da asmoa.