[Bideoa] Audio eta testu, Whatsappen ere euskaraz
'Euskara sarera' kanpainako laugarren eta azken bideoa argitaratu dute. Whatsapp eta bestelako berehalako mezu zerbitzuak euskaraz idaztea animatu dute.
Euskara sarera kanpainak hizkuntza hori teknologia berri zein sare sozialetan erabiltzera animatzeko helburuarekin sortu zuten. Lau bideo argitaratu dituzte, eta aste honetakoa izango da azkena.
Oraingoan, Whatsappa euskaraz erabiltzea animatu dute.