Gipuzkoako pasaka txapelketa eta herrikoia bihar hasiko dira
Maila herrikoiko hamargarren ekitaldia izango da, eta Gipuzkoakoa, seigarrena. Kontzejupean jokatuko dituzte partidak; aste honetan bost izango dira.
Txost pilota elkarteak bi pasaka txapelketa antolatu ditu uztaila eta abuztuan. Herrikoi mailako hamargarren torneoa izango da, eta Gipuzkoakoa, berriz, seigarrena.
Bihar —hilak 7, asteazkena— hasiko dira Kontzejupean jolasten. Honako partidak ikusi ahal izango dira, 19:00etan, udaletxeko arkupeko frontoian.
- G. Mitxelena – X. Azpiroz / Loperena – Noble.
- J.Azpiroz – Zabala / Dani – M.Mitxelena.
Ostegun arratsaldean, ordu berean, beste hiru partida hauek jokatuko dituztela jakinarazi du Txostek. Hauek izango dira hilaren 8ko norgehiagokak:
- Aranburu – Urrosolo / G. Mitxelena – Azpiroz.
- Martin – A. Mitxelena / Susperregi – Zapirain.
- Loperena – Noble / Estefano – Etxabe.