Udarako musika aukeratzen duten gazteek saria lor dezakete
Ttiriki-ttauki eta Eskuttun ikastetxeetako euskara batzordeek, udalarekin batera, euskara sustatzeko iniziatiba egin dute. Bozgorailuak zozkatuko dituzte.
Aurten ez da xanistebanik egingo, baina gaztetxoen artean ohitura zen iniziatiba bat berreskuratuko dute: kanta-zerrendak osatzearena. Ikastetxeetako euskara batzordeek —udalaren laguntzarekin— musikaren bidez euskara sustatzeka kanpaina sustatu dute.
Ttiriki-ttauki (Elizalde Institutua) eta Eskuttun (Haurtzaro Ikastola) euskara batzordeek 10 eta 25 urte arteko gazte oiartzuarrak animatu dituzte, musika proposamenak egin ditzaten. Lau baldintza bete beharko dituzte:
- Hamar kantatik zortzi euskaraz izango dira derrigorrez eta beste hizkuntzatan, bi gehienez.
- Parte hartzeko adina 10 eta 25 urte artean.
- Proposamenak jasotzeko epea: 2021eko uztailaren 8tik 14ra.
- Edozein arrazoirengatik mingarriak diren kantak baztertu egingo dira.
Proposatuko diren abestiekin Oiartzungo Udako 10 kanta bozkatuenen zerrenda argitaratuko dute Spotify plataforman.
Parte hartzaileen artean musika entzuteko bozgorailuak zozkatuko dituzte. Proposamenak egiteko galdetegia hemen bete daiteke.