Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Burgosko Prozesuari buruzko erakusketa, udaletxean ikusgai

Pasa den abenduan 50 urte bete ziren frankismoak hainbat euskal herritar epaitu zituenetik. Garaiko 173 dokumentu eta testigantza jaso dituzte.

burgosko prozesua erakusketa oiartzun Atzo inauguratu zuten erakusketa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/07/07

Pasa den abenduan 50 urte bete ziren Burgosko Prozesua izan zenetik. Horren harira, hainbat erakundek erakusketa bat antolatu dute, eta Oiartzungo udaletxean ikusteko aukera egongo da, hilaren 18ra arte.

Oiartzungo Udalak azaldu du erakusketaren helburua: “Memoria berreskuratu eta bizikidetzaren inguruko elkarrizketa zabala ahalbidetzeko Udalak azken urtean antolatutako hitzaldi zikloaren baitan eta Aranzadirekin sinatutako hitzarmenaren baitan kokatzen da”.

Gertaera historiko haren testuingurua ezagutarazi eta azaltzea da, baita izan zuen eragina ere. 1970-2020 Burgoseko prozesua. Frankismoari epaiketa egitasmoak, garaiko 173 dokumentu eta testigantza erakusten ditu.

Eragin handia

Atzo inauguratu zuten erakusketa, eta Jexux Leonet alkateak nabarmendu zuen Oiartzunen gertatutako giza eskubideen urraketak ikertzea ezinbestekoa da bizikidetzaren bidean.

Bestalde, Ion Gambra aldundiko Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendariak prozesuaren garrantzia azpimarratu zuen. “Historialari eta ikerlarien artean izendatzaile komun bat badago, epaiketa horrek frankismoaren aurkako borrokaren eta euskal auziaren bilakaeran izandako garrantzia da”.

Gizarte mobilizazioak gogorarazi zituen, eta erregimenaren aurkako desadostasuna hedatzen lagundu zutela azaldu. “Era berean, kasuak izandako oihartzun mediatikoa zela eta, frankismoari berari egindako prozesu moduko bat bilakatu zen, eta euskal gaia munduari ezagutarazi zion”.

Hamasei epaitu

Epaiketa hura gertatu zen testuinguru historikoan sakondu nahi du erakusketak. 1970eko abenduaren 3tik 9ra bitartean, Meliton Manzanasen heriotzan parte hartzea leporatuta, ETAko hamasei kide prozesatu zituzten.

Mobilizazioei zein presio diplomatikoei esker, heriotza zigorrak bertan behera utzi zituzten.

Erakusketak hiru bloke ditu. Lehenengoan, Burgosko Prozesua gertatu zen testuinguru historikoa islatzen da. Bigarrenean, giza eskubideen urraketak eta frankismoak eragindako errepresioa azalduko dira; hirugarrenean, berriz, epaiketan gertatutakoa kontatuko da.

Gainera 1970. urte hartan hiru pertsona hil zituzten Gipuzkoan, Burgosko Prozesuaren aurkako mobilizazioen testuinguruan. Roberto Pérez Jauregi, Antonio Goñi eta Imanol Andueza polizia frankistak hil zituen.

Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin elkarlanean antolatu dute erakusketa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.