Eskuzko pasakako txapelketako emaitzak (2021-07-08)
Bi partida jokatu zituzten atzo kontzejupean, txapelketako lehenengoak. Bi norgehiagoketan gerriko gorria jantzi zuten bikoteak izan ziren nagusi.
Atzo arratsaldean hasi zen Eskuzko Pasakako Txapelketa. Bi norgehiagoka jokatu zituzten kontzejupean, eta bi kasuetan, gerriko gorriz jantzitako bikotea izan zen. Honakoak izan ziren emaitzak.
- G. Mitxelena -X. Azpiroz 9 / Loperena – Noble 4
- J.Azpiroz – Zabala 9 / Dani – M. Mitxelena 3
Gaur beste hiru partida jokatuko dituzte, 18:30etik aurrera. Honakoa da kartelera:
- Aranburu – Urrosolo / G. Mitxelena – Azpiroz.
- Martin – A. Mitxelena / Susperregi – Zapirain.
- Loperena – Noble / Estefano – Etxabe.