Etxez etxeko langileak: "Zaintzak bizitzaren erdigunean egon behar du"
Astebete eta egun bat daramate greban etxez etxeko langileek hitzarmen bat eskatuz.
Aurreko astean etxez etxeko langileak Iztietan egin zuten elkarretaratzean. Uztailaren 1etik greban daude etxez etxeko langileak. Salatzen dute, Arquisocial enpresa ez dela gai izan lan hitzarmen berri bat adosteko “enpresa esleipendunak horri uko egin diolako”, ELA Sindikatuak azaldu duenez. Borrokan jarraituko dutela adierazi dute, bizi baldintzak hobetu eta duin bilakatu arte. “Zaintzak bizitzaren erdigunean egon behar du” esan dute langileek argi eta garbi.
