Ez dute indarkeria matxista gehiago onartuko
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, Gamon Zumardian. Maria Pilar Berrio Jimenez izan dute gogoan.
Pasa den asteazkenean, gizon batek Maria Pilar Berrio Jimenez hil zuen Murchanten (Nafarroa). Berrioren seme-alabak hilketa matxistaren lekuko izan ziren. Hilketa leporatuta, koinatu ohia atxilotu dute.
Euskal Herriko Mundu Martxak deituta, jende ugari bildu da Gamon Zumardian, Euskal Herrian aurten egon den laugarren hilketa matxista salatzeko. 2003tik, indarkeria mota horren barruan, 111 andre hil dituzte.