Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
Jexux Olaziregi. Gure Eskuko kidea.

"Estatus hau ez da nahikoa herritarren beharrizanei erantzuteko"

Burujabetzaren olatu berria datorrela aurreikusten du Gure Eskuk, eta, horregatik, gizartea aktibatu behar dela. Hasteko, Aiako Harrian ekitaldia egingo dute bihar arratsean, tontorrak argiztatuz.

jexux olaziregi Jexux Olaziregi, Gure Eskuko kidea.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2021/07/09

Jexux Olaziregi (Oiartzun, 1985) Gure Eskuko kidea da. Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak ekitaldia antolatu du bihar arratserako. Aiako Harria argiztatu nahi dute, 2022ko ekitaldi erraldoia iragartzeko. Katalunian, berriz, Pedraforca mendia argiztatuko dute.

Biharko ekitaldi bikoitza antolatu dute Gure Eskuk eta Assemblea Nacional Catalanak (ANC). Zein da helburua?
Bere garaian komentatzen genuen elkartasunetik elkarlanera pasatu behar genuela. Kataluniako eragile sozialekin aritu behar ginen elkarlanean, ANC eta Omniumekin. Kostatzen zitzaigun iniziatiba bat harrapatzea partekatua izango zena.

Beraiek Montserrat argiztatu zuten, eta guk horren harira Aiako Harria argiztatua genuen. Hortik sortu zen dinamika ikusita, pentsatu genuen egokia zela elkarlana abiaraztea. Mobilizazio erraldoi bat egin nahi dugu; Higerren hasi eta Cap de Creus arte, bi herriak lotzen dituzten Pirinioak argiztatuz. 2022an izango da hori.

Aperitibo moduko bat izango da, beraz.
Bai, Pirinioak mendikatea lotuko dituen ekintza 2022an kokatzen dugu. Urtebete lehenagotik iragarri nahi genuen, dinamika eta martxak abian jartzeko: izen-emateak, mendiak zeintzuk izango diren…Biharko ekitaldia oso grafikoa izango da. Erakutsiko dugu datorren urtean hainbat menditan egingo duguna.

Horrelako mobilizazio erraldoiak denborarekin prestatu behar dira, ezta?
Gauza asko hartu behar dira kontuan. Mendi bakoitzaren ezaugarriak ikusi behar dira, nola igo daitekeen, babes planak osatu, komunikatiboki kontakizun guztia josi… Badauka bere lanketa. Baina lanketarik zailena, segur aski, euskaldunak eta katalanak elkarlanean jartzea izango da. Engranaje desberdinak dauzkagu eta engranaje horiek ongi olioztatu behar dira; kostatzen du koipeztatzea.

«Askatasuna» eta «autodeterminazio eskubidea» aldarrikatu nahi dituzue. Zergatik egingo da orain? Erabakitzeko eskubidea berriro agenda politikoan sartu nahi duzue?
Guk garrantzi handia ematen diogu Pirinioak lotuko dituen ekintzari. Hiru mailatan.

Batetik, burujabetzaren inguruko beste olatu bat datorrelako, bakoitzak bere erritmo eta helburu ezberdinekin: Eskozia; Irlanda; Gales; kanak herrian hirugarren erreferenduma… Martxan dauden estaturik gabeko nazioak dira. Olatu berri hori aurreikus daiteke.

Bigarren arrazoia: Katalunian mahai politikoarekin dabiltza; autodeterminazioa edota independentziaren aldeko iritziak berraktibatzen ari dira. Gu haiekin elkarlanean aritzeak, gehiago edo gutxiago, parekatu egiten gaitu.

Hirugarren arrazoia da Euskal Herriari begirakoa. Pultsio nazionala ahulduta dagoen honetan, hiru eremu administratiboei eragingo dien iniziatiba bat mahai gainean jartzeak, Euskal Herria mapan kokatuko du. Zazpi lurraldeak barnebilduta. Gainera, sinkronia bat lotu daiteke Kataluniarekin.

Bestelako kontzeptu batzuk bidali ditzakegu iniziatiba horren bitartez; nazioartean autodeterminazioa da erabiltzen den terminoa. Gu ere autodeterminazioa gure eguneroko bizitzan erabiltzen hasiko gara.

Lehen esandako horren guztiaren harira, gizartea prestatuta eduki behar dugu, baita indartuta ere, erronka handiak baitatoz aurretik. Autogobernu ponentzia ireki daiteke, eta erabakitzeko eskubideak ardatz izan behar du. Ardatz hori jarri bitartean, herritarrok marra gorria izango gara. Esango dugu erabakitzeko eskubiderik ez duen estatus berririk ez dugula onartuko.

Beraz, Katalunian bezala, Euskal Herrian ere gizarte zibila esaten zaion hori izango da prozesuaren motorra.
Motorra izango da alde batetik, eta, bestetik, bermea. Hor ari gara, hori guztia josten, elikatzen eta pixka bat aktibatu nahian. Onartzen dugu garai zailak direla mobilizaziorako edo indar erakustaldi masiboak egiteko.

Autogobernu ponentzia berriro mahai- gaineratu dute. Zein irakurketa egiten duzu?
Katalunian dago gakoa. Katalunian mahai politikoa sortzen bada, estatua segun eta zein eskaintzarekin joaten den ikusita, horren arabera posizionatuko  dira hemengo alderdiak. Pandemiak erakutsi digu zein muga dituen burujabetzak, herri gisa zein muga dauzkagun, eta zaharkituta geratu dela berrogei urteren ondoren oraindik osatu gabe estatutua.

Erabat normala da burujabetzan sakondu nahi dugun guztiok estatus horren berregokitzapen bat eskatzea eta mahai gaineratzea. Ikusi beharko dena da bakoitzak zein mailataraino joan nahi duen eta dimentsio ematen dion. Hala ere, abiapuntuan ados gaude; alegia, estatus hau ez dela nahikoa herritarron beharrei erantzuteko, eta bestelako tresna batzuk behar ditugula.

Herritarrek zer egin behar dute biharko ekitaldian parte hartzeko?
Izena eman beharko da Gure Eskuren webgunean, eta bost euro ordaindu beharko dira, asegurua ordaintzeko. Argi frontala eraman beharko da. Oarsoaldekoak 18:30ean geratu gara, Arritxulo aterpetxean. 21:30ean, Añabitarten 2022ko ekitaldia aurkeztuko da, eta bertan animazioa egongo da 19:30etik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.