Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Oarso' aldizkariaren 56. zenbakiaren aurkezpena datorren ostiralean

Ia mende bat betetzeko atarian, 'Oarso' aldizkariaren 56. zenbakia kalean izango da datorren astean. Herritarren artean doan banatuko dute.

Lekuona Fabrika ikusi ahalko da aurtengo Oarso aldizkarian.
Alaine Aranburu Etxegoien
Errenteria-Orereta
2021/07/09

Oarso aldizkariaren 56. zenbakia aurkeztuko dute kolaboratzaileen eta alkatearen artean, uztailaren 16an, 18:30ean Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan. “Duela 90 urtetik hona eta ia etengabe, aldizkariak bete egin du errenteriarren bizitza kulturala islatzeko hasierako asmoa”, adierazi du udalak. Beste behin, herritarren hitzak bildu eta herri osoan zehar irakurri ahalko da ia auzo guztietan eskuratzeko aukerarekin.

Aldizkaria herriaren historia kontsultatzeko ezinbesteko tresna bibliografikoa bilakatu dela uste du Errenteriako Udalak. Izan ere, hainbat gairi buruz idatz daiteke bertan, adibidez, aurtengo edizioan, emakumeak lan munduan, teknologiaren ekarpena herrian edota Bigarren Errepublikako kulturari buruz egin dituzte artikuluak. Guztira 400 orrialde ditu, eta 50 kolaborazio baino gehiago topa daitezke. 

Gainera, estreinakoz, memoria historikoari buruzko atala sortu dute. Bi biografia jaso dituzte, bata Josean Arbelaitzena eta bestea Sabin Lasarena, hurrenez hurren, Iñigo Imaz eta Mikel Zabaletak idatzi dituztenak.

Azalean Lekuona Fabrikaren argazkia ikusiko da, eta kontrazalean, udaletxean dagoen postontzia ageri da, 100 urte baino gehiago dituelako.

Aurkezpenera joateko, gonbidapenak lortu behar dira posta elektronikoz eskatuz edo 943 44 96 10 telefonora deituz. Eskuratzeko azken eguna uztailaren 15a da.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.