Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mugimendu feminista: "Has gaitezen botere harremanak deuseztatzen"

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute Maria Pilar Berrio Jimenezen hilketa salatzeko. Indarkeria matxista lehen planora eramateko eskatu dute.

oiartzun murchante hilketa Hamarnaka lagunek salatu dute Murchanteko hilketa matxista.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/07/09

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur plazan. Maria Pilar Berrio Jimenezen hilketa matxista salatu dute. Herenegun hil zuten, seme-alaben aurrean, Murchanten (Nafarroa). Bere koinatu ohia atxilotu dute, ihesean 33 ordu egon ondoren, hilketa leporatuta.

Esan dute Euskal Herrian aurten gertatu den laugarren hilketa matxista ez dela kasualitatea. “Gure jendartea botere harremanetan oinarritzen da, hau da, sistematizatuta dago botere gehiago duten pertsonek gutxiago duten horien gaineko indarkeria”, adierazi dute, gizon batek emakume bat hil duelako.

Berrio Jimenezen izena ez dute nahi ahanzturan disolbatzea, eta adin txikikoen kontrako indarkeria ere azpimarratu nahi izan dute, hala izan delako.

“Haserretik eta minetik egin dugu gaurko deialdia”, jarraitu dute, “baina indartsu eta martxan gaudelako batu gara gaur hemen indarkeria kasu hau salatzeko, nahikoa dela eta nazkatuta gaudela adierazteko eta
emakumeok bizirik nahi garela oihukatzeko”.

Erakundeei deia

Instituzioei deia egin diete, beste behin. Indarkeria sexista beraien agendetan kokatzera deitu dituzte, eta lehentasuna izan dadila eskatu. Izan ere, mugimendu feministaren ustez, indarkeria sexista zein beste mota batzuetakoa ekidin daitezke asmo politikoarekin.

oiartzun murchante hilketaHilketak salatu nahi dituztela gaineratu dute, baina ageriko zein ezkutuko indarkeriak ere. “Sistema bera arrakalatu eta denontzat lekua izango duen Euskal Herri bat nahi dugu”.

Horregatik, deia luzatu dute: “Has gaitezen gaurdanik feminismoan blaitzen, botere harremanak deuseztatzen eta sistema arrakalatzen. Antolatu gaitezen, saretu. Jar dezagun autodefentsa feminista martxan eta
batu gaitezen borroka feministara. Denok aske eta zoriontsu biziko garen herria behar eta merezi dugulako”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.