Animaliek festetan pairatzen duten sufrimendua, agerian
Aska Itzank Animaliyak (AIA) elkarteak erakusketa mugikorra prestatu du, herriko hainbat txokotan erakusteko. Linas Kortarenak dira argazkiak.
Aska Itzank Animaliyak (AIA) elkarteak antolatuta, erakusketa ibiltaria ikus daiteke hilabete honetan Oiartzunen. Helburua da festetako ekintzetan erabilitako animaliek zenbat sufrimendu ikusten duten ikusaraztea.
Horretarako, Linas Korta argazkilariak egindako erretratuak ikus daitezke. Hainbat festetan ateratako argazkiak dira, sufrimendua islatzen dutenak.
Pasa den astean plazan egon ondoren, orain bidegorrian ikus daitezke Kortaren argazkiak. Zehazki, kiroldegira igotzeko aldaparen oinean.
AIA taldea pasa den urtearen bukaeran sortu zuten hainbat oiartzuarrek, festetako animalien esplotazioari aurre egiteko. Hemen irakur daiteke urtarrilean egindako erreportajea.
Erakusketa ibiltariaz gain, ikasturtean zehar Elizaldeko zein Haurtzaroko ikasleekin elkartu dira, kontzientziazioa lantzeko. Gainera, iragarri dute udan zehar mural bat margotuko dutela.