Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Geuretik sortuak' hitzarmena sinatu dute, sorkuntza kulturala sustatzeko

Udalak eta Udalbiltzak sinatu dute akordioa. Konpainia batek Oiartzunen egonaldia egingo du, eta herrian egitasmotik sortutakoak ikusi ahal izango dira.

Geuretik sortuak hitzarmena Udaleko Eneritz Arbelaitz eta Jexux Leonet, Loremoreko Maialen Diaz, Udalbiltzako Jabi Asurmendi eta Loremoreko Lucia Ezker.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/07/13

Oiartzungo Udalak eta Udalbiltzak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Geuretik sortuak egitasmoa aurrera ateratzen laguntzeko. Jexux Leonet alkateak ordezkatu du udala, eta Jabier Asurmendi Udalbiltzaren presidentea izan da beste aldetik.

Hainbat diziplinetako euskal sortzaileei babesa emateko sortutako egitasmoa da Geuretik sortuak: antzerkigintza, literatura eta ikus-entzunezkoak. Egonaldi artistikoak egingo dituzte sortzaileek, eta, horrez gain, herrien arteko sare bat jostea da proiektuaren helburua.

Oiartzungo Udalaren eta Udalbiltzaren arteko hitzarmenari esker, herrian egonaldi artistikoa egingo du konpainia batek. Horrez gain, datorren urteko urtarriletik irailera arte Oiartzunen ikusi ahal izango dira Geuretik sortuak-en sortutako lanak. Bost antzezlan dira, ikus-entzunezkoen film bateratu bat eta literatur lanekin osatuko den liburu aurkezpena.

Udalak 24.874 euroko ekarpena egingo dio (aurten %60 eta datorren urtean, gainerakoa) eta egonaldiko egoitza eskainiko die sortzaileei (Karrika auzoko Iturburu etxean).

Loremore konpaina, onuradun

Udalbiltzak lehiaketa publiko bidez aukeratu ditu Geuretik sortuak egitasmoan parte hartuko duten 26 egitasmoak (udalerri bakoitzean bat). Oiartzunen Iruñeko Loremore konpainia hautatu dute.

Loremorek Trapu zikinak antzerki sorkuntza kolektiboa landuko du Oiartzunen. Abuztuaren bukaeran hasita, hiru asteko egonaldia egingo dute Oiartzunen. Lau kide izango dira bertan: Maialen Diaz Urriza, Mikele Urroz Zabalza, Ione Irazabal eta Lucia Ezker.

Egunotan herriko emakumeak txukuntzen ari diren labadero zaharra izango da proiektuaren ardatza. Ezker eta Diaz hitzarmenaren sinatzean izan dira, eta modu laburrean azaldu dute helburua. “Labaderoa izango da erdigunea, non emakumeek etxeko arropak garbitzen zituzten. Omenaldia egin nahi diegu topaleku ere baziren espazio horiei, garbitzearen ekintzaren inguruan harilkatutako istorioen bidez”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.