Oiartzuarren %7,44k eman du positibo pandemia hasi zenetik
Osakidetzak jakinarazitako txostenaren arabera, bederatzi oiartzuar hil dira COVID-19agatik. Hilezkortasun tasa %1,1 da.
Osakidetzak ostiralero publikatzen du COVID-19ari buruzko buletina. Pasa den ostiralean bildutako datuen arabera, Oiartzunen 789 lagunek eman dute positibo COVID-19a detektatzeko probetan. Beraz, herrian erroldatutako pertsonen %7,44k eman dute positibo. 10.369 biztanle dira Oiartzunen erroldatuta daudenak.
Koronabirusak hildako oiartzuarren kopurua bederatzi da. %1,1 da hilkortasun tasa.
Horiek ostiraleko datuak dira. Ordutik beste 39 positibo hauteman dituzte osasun langileek, eta 100.000 biztanleko tasa 896,90era igo da.