Oiartzungo udarari soinu banda jarri diote
300 abesti proposamen baino gehiago jaso dituzte. Horietatik aukeraketa egin eta hamar hautatu dituzte, zortzi euskaraz. Entzungai daude Spotifyn.
Oiartzunek udako abestien zerrenda du, beste urte batez. Elizalde Institutuko Ttiriki-ttauki eta Haurtzaro Ikastolako Eskuttun euskara taldeek sustatuta (udalaren laguntzarekin), 300 abesti proposamen jaso dituzte.
Parte-hartzaile bakoitzak hamar abesti proposa zitzakeen gehienez, horietako zortzi euskaraz. 10 eta 25 urte arteko 80 oiartzuarrek parte hartu dute, eta proposamen horiek guztiak Spotifyn entzun daitezke, Udako Musika 2021 zerrendan.
Proposamenak egin dituztenen artean, bost bozgorailu zozkatu dituzte. Honako hauek eraman dute musika zerrenda hori entzuten lagunduko dien bozgorailua: Manex Elgeta; Dana Hua Elizetxea; Arhane Etxeberria; Ekhi Iradi eta Oihana Sein.
Euskarazko hamar abesti proposatuenen zerrenda honakoa da:
- Zeinen ederra izango den (Zetak).
- Aukera berriak (ETS).
- Ametsetan (ETS).
- Baloreak (Baloreak).
- Denbora (Bengo).
- Hegan (Zetak).
- Lasai lasai (Huntza).
- Aldapan gora (Huntza).
- Kantu bat (Bulego).
- Itxura (ETS).
Gehien errepikatu den taldea Berri Txarrak izan da.