Ohiko udalbatzarraren aurretik, behin-behineko funtzionarioak egonkortzeko eskatu dute
Atzo Espainiako Gobernuak, behin-behineko langileen baldintza administratiboak aldatzeko dekretua onartu zuen.
Ohiko udalbatzarra hasi aurretik, udaletxearen aurrean elkartu dira Pasaiako Udaleko hainbat langile gaur goizean. “Behin-behinean dauden langileen eskubideak” egonkortzea eskatzen jarraitu dute, Aitor Oteiza Langile Batzordeko presidenteak azaldu duenez.
Maiatza amaieran mozio bat aurkeztu zuten funtzionarioek arrazoituz, legez, abenduaren 31n, 2017 eta 2018ko LEPak iraungiko direla, eta horrekin, plaza galduko luketela oposizio horietan kontratatutako funtzionarioek.
Atzo Espainiako Gobernuak, dekretu baten bidez onartu zuen hamar urte daramatzaten behin-behineko langileek ez dutela oposiziorik egin beharko. Lege bezala tramitatuko dutela aurreratu dute Madrildik, xehetasun guztiak Berrian irakurri daitezke.