'Oiartzun' urtekaria eta 'Mugarri' bihartik aurrera eskura daitezke

Urtekariak ohiko atalak izango ditu. Bildumako aurtengo zenbakia Beloaga gazteluari buruzkoa izango da, Joxemari Iturriotzek idatzitakoa.

oiartzun 2021 urtekaria Aurtengo urtekariaren azala.

Abuztua iristear da. Aurten, iaz bezala, ezingo da xanistebanekin gozatu, baina ohitura bihurtu diren agerkariek ez dute hutsik egingo. Oiartzun 2021 urtekaria eta Mugarri bihartik aurrera egongo dira eskuratzeko moduan.

Mugarri bildumako 27. zenbakia monografikoa izango da, ohi bezala, eta Beloagako gazteluari eskainita egongo da. Joxemari Iturriotzek landu du gaia, Beloaga, gaztelu baten historia, herri baten historia izenburupean. Liburua 12 euroan salduko dute.

Oiartzun urtekaria, berriz, ohiko gaiekin etorriko da. Elkarrizketa nagusia Maria Jesus Aranbururi egin diote (Iñaki Arbelaitzen alarguna da); Oiartzungo seme-alabak tartea; historia; hezkuntza…

Salmenta puntuen berri eman du udalak. Honako tokietan eskura daiteke: Berezi janari-denda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paperdenda eta Zapirain estankoa (Elizalde); Ibarreko gasolindegia eta Martin harategia (Iturriotz); eta Intxixu jatetxea eta Mamuteko liburudenda (Ugaldetxo).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.