Jaurlaritzaren hondakinak prebenitzeko planari alegazioak jartzea aztertuko dute plenoan
Ikasturte politikoko azkeneko udalbatzarra egingo dute datorren asteazkenean. Hamabi puntuko gai zerrenda edukiko dute aztertzeko.
Datorren asteazkenean —hilak 28— Oiartzungo Udalbatzak plenoa egingo du. Ikasturte politikoko azkena izango da. Hamabi puntuko gai zerrenda izango dute aztertzeko, 18:00etatik aurrera.
Eusko Jaurlaritzarekin zerikusia izango duten bi puntu egongo dira. Alde batetik, Gasteizko gobernuak 2030erako ezarri nahi duen Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren hasierako bertsioari eta ingurumen-azterketa estrategikoari helegitea jartzea aztertuko dute.
Bestalde, Arditurriko bide berdeko korridore ekoturistikoa deitzen diotenari buruzko hitzarmena sinatzea izango da bi administrazioen arteko harremanen tartea osatuko duena.
Gai zerrenda osoa honakoa da:
-
Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
-
Oiartzungo Udalean administrazio elektronikoa ezartzeko Plan Estrategikoaren onarpena.
-
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 2030erako EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren hasierako bertsioari eta ingurumen-azterketa estrategikoari alegazioak aurkeztea.
-
“Arditurriko bide berdeko korridore ekoturistikoa” dela eta, Euskal AutonomiaErkidegoko Administrazio Orokorraren eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena.
-
Oiartzungo Udala eta AGIFES Elkartearen arteko hitzarmena berritzea.
-
Oiartzungo Udala eta Oarsoaldea, S.A.ren arteko hitzarmenaren baitan 1. eta 2. hiruhilekoen ordainketa onartzea.
-
Oiartzungo Udala eta Ibargain Musika Eskolaren arteko hitzarmenaren baitan 20-21 ikasturteko zuriketa datuak onartzea eta azken ordainketa egitea eta 21-22 ikasturteko ordainketak onartzea.
-
Haurtzaro ikastolan gasolio bidezko galdara biomasa bidezko batengatik aldatzeko lanak herri onurakoak izendatzea.
-
Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea eta hala dagokionean, diru-kopuruak itzuli edota ordezko agiri zuzenak igortzea.
-
2021ko bigarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
-
Beste organoen jardueraren jarraipena.
-
Eskari-galderak.