Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Norberaren tokirik propioenak kolonizatuta daudelako

‘Gure aluak dekolonizatzen’ tailerra egin dute berriki, Kulturabirusaren barruan, Loregorrik gidatuta. Hilerokoa zein baginen kolonizazioa izan dituzte hizpide, emaitza onarekin.

gure aluak dekolonizatzen Maddalen Aristegi eta Ane Narbarte, Loregorriko kideak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/07/23

Maddalen Aristegi Sanchez eta Ane Narbarte Lasak aspalditik ezagutzen dute elkar, baina pasa den urtean abiarazi zuten Loregorri proiektua. Biek ala biek psikologia ikasi zuten; horrez gain, Aristegik magisteritza eta Narbartek arte ederrak eginak dituzte.

Horiek guztiak batu zituzten, hilerokoa eta ziklizitatea lantzeko. Tailerrak egiten dituzte, baita oihalezko konpresak ere.

Pasa den astean Gure aluak dekolonizatzen tailerra egin zuten, estreinakoz. Iazko Kulturabirusean parte hartu zuten, eta aurtengoan ere bertan egotea erabaki zuten, Oiartzungo Feministen Asanbladaren eskutik.

Aristegik gogorarazi duenez, hilerokoa eta ziklizitatea «modu espezifikoan» lantzen hasi ziren. Gainera, ikasketetan, dekolonizazioaren gaia ikuspuntu psikologiko batetik landu zuela gehitu du. «Banuen gogoa biak lantzeko». Esan eta egin.

Menstruazioa eta gorputzaren kolonizazioaren kontzeptuak lotzen dituen adibide bat jarri du Aristegik: «Gorputzean baditugu atalak gizonen izenak dituztenak: Fallopio, Bartholin, Graefenberg abizenetik datorren G puntua… Esaten da Amerika deskubritu ez zen bezala, gure gorputza ez zela deskubritu. Kolonizatu egin ziren, eta badirudi norbaitek bandera bat jarri zuela».

Horrez gain, psikismotik ere egin nahi dute lanketa: hilekoarekin dauden tabuak, aurreiritziak… «Ez dugu bakarrik azaldu nahi zer den hilerokoa, baizik eta gizarte bezala zein den eragina; harago joan gara».

Tailerraren izenari dagokionez, Loregorrikoei beldur pixka bat ematen zien hasieran: «Ez genekien jendea izutuko zen edo iritsi behar zen tokira iritsiko zen». Hamar bat lagun elkartu ziren tailerrean, erru sentimendua eta epaiketak atetik kanpo utzita.

Tailer «dinamiko eta goxoak»
Narbartek jakinarazi duenez, tailer dinamikoa izan zen, teoria puntu batekin. «Ariketa zabalak jartzen ditugu hasieran, eta gero gauza konkretuetara iristen gara», zehaztu du. «Gai oso pertsonala da, bakoitzak berean bizitzen duena, eta gero komunean jartzean, gauzak loratu egiten dira, eta elkarrekin ikasten dugu», adierazi du.

Aristegik, berriz, esan du Gure aluak dekolonizatzen tailerrean sortzen dena lagun arteko elkarrizketa baten modukoa izan daitekeela: «Nahiz eta jende ezaguna ez izan, horri buruz hitz egiteko giroa sortzen den eremua da. Gune goxo bat da, segurtasuna dagoena».

Bide beretik jo du Narbartek azalpenak ematerakoan: «Egunerokotasunean gure gorputzetan bizi ditugun kontuak izan daitezke. Agian ez gara kontziente, edo kontziente izanda ere ez dira ateratzen. Ematen ditugun ariketak horiek bideratzeko dira».

Denen artean hausnartzea da helburua, ikustea zenbateraino dauden naturalizatuak izen kolonizatzaile horiek. Horretan laguntzeko, Barrexerkak prestatutako umorezko bideo bat erakutsi zuten tailerrean, barre giroan hasteko.

Baina gizonen izenez gain, gizartean dauden aurreiritzien kolonizazioa ere izan zuten hizpide. Aristegik kontatu du: «Ikusten dugu ea nola eragiten duen hainbeste urtez entzuteak hilekoak mina ematen duela, edo zikina dela. Agian ez dugu zuzenean adierazten: ‘egun horiek’ deitzen diegu, edo ez dugu esaten hilekoarekin gaudela. Gainera, entzun behar dugu ezin dituzula landareak ureztatu hil egiten direlako, adibidez. Gure gorputzak pasibizatzen dira, badirudi ezin dugula ezer egin».

Narbartek, berriz, kontrako presio sozialaren etsenplua jarri du: «Marka komertzialek muturrera eramaten dute. Edo pasiboa zara, edo bat-batean, akrobaziak egiten jartzen zaituzte iragarkietan. Esan egiten dizute zer eta nola izan behar zaren, ez duzu zuk erabakitzen».

Uste dute norberak bere buruari gehiagotan galdetu beharko liokeela nola bizi nahi dituen fase menstrualak. «Bakoitzak bizi duenaren eta telebistan ikus dezakeenaren arteko talka bat sor daiteke. Hori kudeatzea da helburua, guztien artean erreminta bat sortzea».

Zapore gozoarekin bukatu zuten tailerra biek ala biek; ikastetxeetan ere arituko dira, interesa sortzen duelako. Gure aluak dekolonizatzen saioan parte hartu zutenak «gogoarekin» geratu zirela ziurtatu dute. Dekolonizatze prozesuak, beharrezkoak izanda ere, luze jo dezaketelako.

Loregorri Instagramen

Loregorri Facebooken

Loregorriren e-posta helbidea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.