EH Bilduren aldeko botoekin atera da aurrera alegazioak jartzeko puntua. Oarsoaldea Berpizturen inbertsioarekin bidegorria hobetzea ere bai, aurrera, aho batez.
Gaurtik hasi eta igande arratsera arte Makarenek hartuko dute Lino Gunea OaingozHau mugimenduaren eskutik.
Emakumeen lasterketa goiz partean pasatuko da, pare bat aldiz. Gizonezkoena, berriz, bazkaldu ondorengo orduetan pasatuko da, bi aldiz.
Sare sozialen bidez haserrea agerian utzi du Errenteria-Oreretako Touring futbol taldeak. Arrazoia, bere klubeko hamalau jokalari, denak neska eta emakumeak, eramateko saiakera izan da.
Aska Itzank Animaliak taldekoek pankarta jarri dute Ugaldetxoko zubian. Pasa den astearen bukaeran erakusketa hautsi zuten.
Proiektuak Fanderian trafikoa murrizteko balioko duen zalantzarik ez du Elkarrekin Podemos-IUk, "hainbeste arazo eragiten duten ilara bikoitzak ezabatu, eta gainera, oinezkoentzako ibilbide seguruak sortuko ditu".
Etxe ondoan goxo, pantaila handiarekin gozatzeko aukera eskaintzen jarraituko du Ozzinema Zineklubak abuztuan ere.
Lau partida jokatu dituzte asteazken arratsaldean. Gaur arratsalderako beste hainbeste norgehiagoka programatu ditu Txost elkarteak.
'Putzu haundira' proiektuaren faseetako bat bukatu dute. Azulejoak jartzen ari dira, eta orain margotzen txukundu behar dira mosaikoak.
Egungo festa ereduei lotutako galderei erantzuten saiatuko dira. Sexualitatea, kontsumismoa edo despolitizazioa bezalako gaiak ukituko dituzte.
Joan den urteko urrian hasi zituzten aparkalekuko birmoldatze lanekin jarraituko du Bidegik.