Eskuzko Pasakako txapelketako emaitzak (2021-07-29)
Lau partida jokatu dituzte asteazken arratsaldean. Gaur arratsalderako beste hainbeste norgehiagoka programatu ditu Txost elkarteak.
Atzo arratsaldean lau partida jokatu zituzten kontzejupean, Txost pilota elkarteak antolatutako txapelketaren barruan. Honakoak izan ziren emaitzak.
- G. Mitxelena – Azpiroz 6 / Etxabe – Etxabe 6-9.
- Aranburu – Urrosolo 9 / Loperena – Noble 9-6.
- Martin – A. Mitxelena 9/Dani – M. Mitxelena 9-4.
- J. Azpiroz – Zabala 9/ Susperregi – Zapirain 9-4.
Gaurko beste lau partida programatu dituzte, 18:30etik aurrera. Hau da kartelera:
- Loperena – Noble / Susperregi – Zapirain.
- Martin – A. Mitxelena / Estefano – Etxabe.
- G. Mitxelena – X. Azpiroz / J. Azpiroz – A. Zabala.
- Lizaso – Alvarez / Urbieta – Karrera.