Alabortzako zikinkeria salatu du Eguzki talde ekologistak
Erakundeei "serio" azter dezaten gaia eskatu die talde ekologistak.
Mater Museoak zabaldu zuen irudia Alabortzako zikinkeria ikusarazteko. Alabortza inguruaren “egoera tamalgarria” salatu du Eguzki talde ekologistak. Azken egunetan hainbat irudi ikusi ahal izan dira Donibaneko inguru honetan biltzen den zikinkeria azaleratuz eta Eguzkik adierazi du: “Ez dugu ulertzen horrelakoak egiten dituztenen ingurumenarekiko sentsibilizazioa non dagoen”.
Horregatik, taldeak uste du erakundeek eta Pasaiako Udalak “serio aztertu behar luketela gaia” eta neurri zuzentzaileak hartzeko eskatu die instituzioei “horrelako gertaerak ekiditeko”.
