Astelehenean hasiko da uztaileko udal zerga bilketa
Hilaren 23 arte izango da udal zergak ordaintzeko aukera.
Abuztuaren 23 arte ahal dira udal zergak ordaindu. Uztaileko udal zerga bilketa astelehenean hasiko dela jakinarazi du udalak. Azokak, errentak, higiezinen kanona, Bou Nabarraren kanona, etxez etxeko laguntza, tutoretzako apartamentuak eta eguneko arreta zerbitzuei eragiten die.
Abuztuaren 2tik abuztuaren 23ra bitarteko epea dago zerga aitorpena eta erreklamazioak egiteko. Epea amaitu ostean, ordaindu ez diren kuotak nahitaezko epeari dagozkion errekarguekin kobratuko direla ohartarazi du Pasaiako Udalak.
Aldi berean, borondatezko bilketarako epea ere zabalik dagoela oroitarazi du udalak. Helbideratutako ordainagiriei buruz azaldu dute, abuztuaren 23an zordunduko direla baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean.
Erreklamazioak udaletxeko sarrera erregistroan aurkeztu ahalko dira. Bestalde, ordainketak HAZ bulegoetan eta entitate laguntzaileetan egin daitezkeela adierazi dute.
