[Galeria] Errimekin atzamarka eginez, bidea urratu
Bertso saio feminista egin dute Kontzejupe plazan, Atzarmarkak antolatuta. Irati Alcantarilla, Haizea Arana eta Ekhiñe Zapiain aritu dira bertsotan, giro politean.
Atzamarka neska gazteen talde feministak antolatuta, bertso saioa egin zuten atzo arratsean Kontzejupe plazan. Irati Alcantarilla, Haizea Arana eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak jarri ziren mikrofonoen aurrean, eta haiek sortu zuten giroa.
Izaro Telletxea aritu zen gai-jartzaile lanetan. Gaiek hainbat ertz ukitu zituzten, batzuetan umoretsuago eta besteetan serioago, baina ardatzak hiru izan ziren, oro har: neskak* izatearena, gazte problematika eta sexualitatea. Hurbildutako hamarnaka lagunek adi-adi entzun zituzten bertsolariek botatakoak.
Arana, Zapiain eta Alcantarilla kantuan ari ziren bitartean, jateko eta edatekoak egon ziren. Atzamarkako kideek prestatutako tortilla pintxo goxoak eros zitezkeen, baita bestelako jateko batzuk ere egon ziren. Edaria Sorgin tabernak jarri zuen, eta Endika Loiola aritu zen soinu ekipamenduarekin.