Berriz ere irteerekin hasiko da Mater Museoa bihar. Ontzia bisitatzeko udarako ordutegiak zeintzuk diren ere eman dute jakitera.
Euskal Herriko portu desberdinetan egon ondoren, bueltan da Mater ontzia. Lehen irteera bihar egingo dute Jaizkibelgo itsaslabarrak ezagutzera. Ordu beteko iraupena izango du bidaiak 12:00etan hasita eta izen ematea derrigorrezkoa da
mezu bat bidaliz edota
619814225 deituz.
Ontzia bisitatzeko udarako ordutegia ere eman du jakitera museoak: asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igande eta jai egunetan goizez bakarrik ahalko da sartu, 11:00etatik 14:00ak bitarte.