Bosgarren sailkatu da San Juan Errenteria-Oreretako banderan
Oarsoaldeko traineru guztien artean soilik 'Batelerak' izenpeko ontzia lehiatu da asteburuan; arrosek ezin izan zuten garaipena eskuratu.
San Juan Koxtape Arraun Elkarteko emakumeen eskifaiak bosgarren postua eskuratu zuen atzo Errenteriako Hiria III. Ikurrina lortzeko lehian. Oiartzun ibaian jokatutako estropadan Hibaika nagusitu zen eta haiengandik 21 segundora sartu ziren Batelerak ontziko arraunlariak, 11:17,25 denbora eginda. ETE ligako sailkapen orokorraren bosgarren postuan dago uneotan San Juan.
KAE1 ligako San Pedrok eta San Juan Koxtapek ez dute hitzordurik izan azken asteburuan. Azkenik, koronabirusarekin lotutako arrazoiak medio ezin izan du KAE2 ligako Trintxerpe Illunbek azken estropadan parte hartu.