Hibaika etxean garaile

Errenteriako Hiria III. Ikurrinaren jaun eta jabe izan ziren atzo Hibaikako arraunlariak; garaipena ospatu zuten Zumardian.

Hibaikak irabazi du Errenteria Hiria Emakumeen Traineru Elkarte Bandera.

Hibaikak irabazi du Errenteria Hiria Emakumeen Traineru Elkarte Bandera.

Oiartzun ibaian jokatutako Errenteriako Hiria III. Ikurrina  irabazi zuen atzo Hibaikak. Etxean eskuratu zuen garaipena emakumeen eskifaiak; garaipen berezia etxean izateagatik. Jaun eta jabe izan ziren gorriak, 10.56,96 denbora eginda. 11 puntu eskuratu zituzten errenteriarrak eta horrek sailkapen orokorraren hirugarren postura arte salto egitera eraman ditu.

KAE 2 ligan lehiatzen den gizonen eskifaiak, bestalde, Bilbo eta Santoñako (Kantabria, Espainia) uretan borrokatu zituen banderak asteburuan. Bi estropadetan zortzigarren sailkatu ziren Hibaikako gizonak: Bizkaiko hiriburuan, 21.12,56 marka eginda, eta 21.56,25 denborarekin, Santoñan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.