Herri eskola hobetzeko lanak hasi dituzte
Estalki berri bat sortuko dute eta ibilgailuentzako hobetuko dute markesina.
Herri eskola hobetzeko lanekin hasi ziren uztailaren 26ean eta hiru aste iraungo dituzte. Asmoa, estalki berri bat sortzea da, eskolaren eta jolastokiaren artean. Aldi berean, estalkiaren sarrerako markesina igoko dute ere “ibilgailu handiagoak estalkiaren zonaldera arazorik gabe sar daitezen”, azaldu du udalak.
Markesinaren altura handitzeko lanetan, 14.385 euro erabiliko dituztela azaldu du udalak, estalki berria sortzeko, bestalde, 35.026 euro bideratuko direla adierazi dute. Otegi Gaztañaga Eraikuntzak enpresak burutuko ditu.