Hainbat txapel jantzi dituzte Oiarpeko pilotariek asteburuan

Hernanin, Ataunen eta Getarian sari ezberdinak lortu dituzte oiartzuarrek. Bestalde, eskuzko pasakako txapelketako aste honetako partidak ezagutarazi dituzte.

Hainbat sari eskuratu dituzte Oiarpeko pilotariek.

Hainbat sari eskuratu dituzte Oiarpeko pilotariek.

Oiarpeko pilotariek hainbat sari eskuratu dituzte asteburuan zehar. Zehazki, pilota eskolatik adierazi dutenez, Egoitz Etxabe eta Xabat Olaiz Hernaniko Zikuñaga Papelera txapelketaren 2. mailan txapeldunorde titulua lortu zuten. Horrez gain, Oier Zabaleta eta Unax Landa kadete mailako txapeldunorde eta txapeldun izan ziren hurrenez hurren, Ataungo Etorkizuneko Txapeldunak lehiaketan. Eta azkenik, Oihan Etxeberria eta Haitz Aranburu Getariako Pilota Txapelketan txapeldunorde postua lortu zuten.

Beste hitzorduak
Eskuzko pasakako aste honetako partiden berri eman dute antolatzaileek. Zabaldutakoaren arabera, bihar, Kontzejupean, 18:30ean hasita:

  • Aranburu-Urrusolo / Martin-A. Mitxelena
  • G. Mitxelena-X. Azpiroz / Dani-M. Mitxelena
  • Esnal-Chiapusso / Lizaso-Alvarez

Etzi, Kontzejupean, 18:30ean abiatuta:

  • G. Mitxelena-X. Azpiroz / J. Azpiroz-A. Zabala
  • Aranburu-Urrosolo / Dani-M. Mitxelena
  • I. Mitxelena-Iraola / Susperregi-Zapirain
  • Urbieta-Karrera/Lizaso-Alvarez
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.