Xanisteban Txirrindulari Sariaren 73. ekitaldia egingo dute igandean
Iazko etenaldiaren ondotik aurten berriz ere kirol probari heltzea erabaki du Lartaun Zikloturista Kirol Elkarteak; hilaren 8an, igandearekin, finkatu dute lehiarako hitzordua.
COVID-19 gaitzak iaz eragindako etenaldiaren ondotik 73. Xanisteban Txirrindulari Saria antolatu du Lartaun Zikloturista Kirol Elkarteak hilaren 8rako, igandearekin, 10:00etan hasita. 23 urtez azpiko eta Elite kategorietan lehiatzeko aukera izango dute interesdunek. Doneztebe plazatik abiatuko dira txirrindulariak eta 119 kilometroko lasterketari aurre egin beharko diote (kontsultatu ibilbidea).
Antolatzaileek adierazi dutenez, osasun neurriak direla-eta laguntzaileak beharko dituzte egun horretarako. Hortaz, haiekin kolaboratzeko interesa duten lagunek goizeko 08:30ean herriko plazan bertaratzera deitu dituzte.