Herri barruko garraio zerbitzuan aldaketak abuztuan
Batetik, Xorrolak soilik goizez eskainiko du zerbitzua, eta bestetik, Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoak lotzen dituen taxibusik ez dela ibiliko jakinarazi du udalak.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, herri barruko garraio zerbitzu publikoak aldaketak izango ditu hil honetan zehar. Zehazki, Xorrola herri barruko autobusak goizez eskainiko du soilik zerbitzua, eta Karrika, Ergoien eta Gurutze artean ibili ohi den taxibusak bere aldetik, ez du ibilbiderik egingo abuztuan. Irailaren 1etik aurrera berreskuratuko direla ohiko ordutegiak zabaldu du udalak.