Abuztuko jardueren berri eman du 'Mater' ontziak
Hondakinen arrantza, Jaizkibelgo itsaslabarretara irteera, zetazeoen begiztatzea eta beste hamaika plan proposatu ditu ontzi ekoaktiboak hil honetarako.
Abuztuko agenda ezagutarazi du Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak. Helduentzako hainbat jarduera egingo dituzte, batzuk 12 urtez azpiko umeekin gozatzeko eta beste batzuk txakurrekin ere. Itsaslabarretara irteera, hondakinen arrantza, zetazeoen begiztatzea eta beste hamaika plan dira Mater-ek proposatukoak.
Bertan sareetan argitaratutako informazioa:
https://twitter.com/MaterMuseoa/status/1422104884959186945