Etxeko bandera lortzeko lehiatuko da Trintxerpe-Illunbe bihar

Koronabirus kasuak direla-eta San Pedrok ezingo du arraun egin asteburuan; lau bandera izango dituzte jokoan Oarsoaldeko traineruek.

San Juan-Koxtapeko emakumeen eskifaia arraunean [Irudia: Daninosa]

San Juan-Koxtapeko emakumeen eskifaia arraunean [Irudia: Daninosa]

Oarsoaldeko traineruek lau bandera izango dituzte jokoan asteburu honetan. Horien artean, berezia izango da Trintxerpe-Illunberentzat Pasaiako uretan jokatuko den Trintxerpeko Bandera. San Pedrok bere aldetik, ezingo du lehiaketan parte hartu COVID-19 gaitzan hainbat positibo atzeman baitituzte eskifaian azken egunotan.

Ondokoa da asteburuko arraun egitaraua:

Bihar, hilak 7

  • ETE liga, 12:00etan. XXXVII. Ondarroako Bandera – 100 Urte Aurrera Sari Nagusia, Ondarroan (Bizkaia). Partaideak: Hibaika eta San Juan-Koxtape. Sailkapen orokorra, hemen.
  • KAE1 liga, 17:00etan. XVII. Bandera Real Astillero Guarnizo, Astilleron (Kantabria, Espainia). Partaideak: San Juan-Koxtape. Sailkapen orokorra, hemen. 
  • KAE2 liga, 17:30ean. Trintxerpeko Bandera, Pasaian. Partaideak: Trintxerpe-Illunbe eta Hibaika. Sailkapen orokorra, hemen.

Etzi, hilak 8

  • KAE1 liga, 11:30ean. XII. Getariako Estropada, Getarian (Gipuzkoa). Partaideak: San Juan. Sailkapen orokorra, hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.