Iturriotzen egongo da aste honetan animalien sufrimenduari buruzko erakusketa
Uztaila bukaeran erakusketa suntsitu zutela salatu zuen Aska Itzank Animaliyak (AIA) taldeak; kontzientziatzeko helburuari jarraituz, auzoz auzo eramango dutela adierazi dute.
Aska Itzank Animaliyak (AIA) taldeak bultzatutako erakusketa ibiltaria Iturriotz auzoan ikusgai egongo da aste honetan zehar. Erakusketa ibiltaria Ugaldetxon zegoen uztaila bukaeran suntsitu zutenean. AIAko taldekideek aldarria mantendu zuten, eta joan den astean argazkiak berreskuratu eta Arraguara eraman zuten kontzientziazio kanpaina. Izan ere, animaliek festetan pairatutako sufrimendua irudi bidez islatu nahi dute erakusketaren bitartez. Ziurtatu dutenez, Oiartzungo auzo guztietara hedatuko dute argazki bilduma.