Ertzaintzak 25 urteko bi gizon atxilotu ditu Pasaian
74 kilo marihuana eta 30 kilo haxix aurkitu ditu Ertzaintzak poliziaren kontrol batetik ihes egin zuten bi autoetako batean; hirugarren pertsona baten bila ari dira oraindik.
Ertzaintzak ezagutarazi duenez, 25 urteko bi gizonezko atxilotu zituen igande goizaldean Pasaian. Gaintxurizketan kokatutako polizia kontrol batetik ihes egin zuten bi autoetako batean zihoazen gazteak. Bigarren autoan 74 kilogramo marihuana eta 30 kilogramo haxix aurkitu zituzten. Hirugarren pertsona baten bila ari dira.
Zabaldutako informazioaren arabera, Gaintxurizketatik Donostiarantz ihes egin zuten bi autoek kontrola ikusi zutenean. Hiriburuan autoetako batek Ertzaintzari traba egiten saiatu zen, ustez, beste kotxeari ihes egitea ahalbidetzeko. Azkenean bi autoek norabide ezberdinak hartu zituzten, horietako batek, Pasaiarantz egin zuelarik.
Beste autoa Donostiako Argentinar Errepublika kalean topatu zuen Ertzainak. Gidariak, ustez, korrika ihes egin zuen bertatik. Auto horretan atzeman zuten agenteek aipatutako marihuana eta haxixa.