Eskuzko pasakako aste honetako partidak
Txost pilota elkarteak antolatutako txapelketaren baitan partida sorta jokatuko dute gaur eta bihar artean, kontzejupean.
Txost pilota elkarteak antolatzen duen eskuzko pasakako txapelketaren hainbat partida jokatuko dituzte gaur eta bihar artean. Kontzejupean finkatu dute horretarako hitzordua, 18:30ean hasita. Ondokoak dira aurreikusitako norgehiagokak.
Gaur (hilak 10):
- Lizaso – X. Urbieta / Esnal – Chiapusso
- Loperena – Noble / Dani – M. Mitxelena
- O. Etxabe – E. Etxabe / I. Mitxelena – Iraola
Bihar (hilak 11)
- G. Mitxelena – X. Azpiroz / Susperregi – Zapirain
- Aranburu – Urrosolo / J. Azpiroz – A. Zabala
- Martin – A. Mitxelena / Estefano – Etxabe