Hodei Lujanbiok 21. postuan bukatu du Espainiako txapelketa
Navartrail Kopako txapela jantzi ondotik, Nafarroako selekzioarekin batera Espainiako Trail Running txapelketan lehiatu da Oiartzunen egokitutako goizuetarra.
Hodei Lujanbio Oiartzunen bizi den goizuetarrak 21. postuan bukatu du asteburuan egindako Espainiako Trail Running txapelketa. Reventon El Paso izenpeko lasterketa Palman (Kanaria uharteak) jokatu da, eta Nafarroako selekzioko ordezkariekin aritu da Lujanbio. 2.41,06 denbora eginda amaitu zuen proba, eta korrikalariek erdietsitako emaitzei esker zazpigarren sailkatu zen azkenean Nafarroako selekzioa. Guztira, 32 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zioten parte hartzaileek, 1.500 metro inguruko desnibel positiboarekin.
Navatrail Kopa irabazi zuen iragan asteburuan Lujanbiok, Faltzesen (Nafarroa) egindako bosgarren eta azken lasterketan.