Inskribatu gabeko merkatariei deia, hirugarren bonu kanpainara batzeko
Udalak hirugarren aldiz egingo du bonu kanpaina, eta izen emateko dei berezia egin dute oraindik inskribatu ez diren merkatariei.
Bizi Errenteria programaren parte da bonu kanpaina. Laster jarriko da abian “herriaren ekonomia suspertzea” helburu duen udalaren hirugarren bonu kanpaina. Honezkero kanpaina edo BIZI Errenteria programarekin bat egin ez duten establezimenduei dei berezia egin dio udalak.
Orain, 300 saltoki dira programaren parte, eta kopuru hori handitu nahi duela adierazi du udalak. Argudiatu du “oso garrantzitsua” dela ahalik eta ekonomia eragile gehienen esku hartzea lortzea, herriari bizitza emateko. Kanpainara bonu bidezko ordainketa onartzen duten establezimenduak batu daitezke: ostalaritza, zerbitzuak, merkataritza eta jatetxeetako txikizkako establezimenduak.
Izen emateko, orrialde honetan dagoen atxikimendu formularioa bete behar da. Behin hori eginda, Bizi programaren web orrian establezimenduaren izena agertuko da eta aplikatutako hobariak ordaintzeko eskaera egiteko inprimakia bidaliko zaie merkatariei.
Lehenik bonu kanpainetan parte hartu dutenek, ez dute izena eman behar. Aurreko kanpainetan bezala, bonuak herritarren etxeetara bidaliko dituzte ere. Zalantzak argitzeko bi telefono jarri dituzte eskura: 010 eta 943 449 600.
