Gizon bat erreskatatu dute Jaizkibel mendian

Ondoeza sentitu zuela-eta 48 urteko gizon bat helikopteroan erreskatatu zuten atzo arratsaldean larrialdi zerbitzuek.

jaizkibelgo_itsasertza

Jaizkibelen erreskatatu dute gizona.

Larrialdi zerbitzuek 48 urteko gizon bat erreskatatu zuten atzo arratsaldeko lehen orduan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. 14:00ak aldera pertsona batek SOS Deiak-era deitu zuen ondoez zegoen gizon baten inguruan abisua emateko. Ertzaintza helikopteroan gerturatu zen gizonarengana, erreskatatu eta Garberako suhiltzaile parkera eraman zuten larrialdi zerbitzuko kideek. Donostia Ospitalera lekualdatu zuten ondoren artatua izan zedin. Ertzaintzak ez du zehaztu Jaizkibelgo zein lekutan gauzatu zuten erreskatea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.