Eskuzko pasakako txapelketaren finala jokatuko dute bihar

Txost elkarteak antolatutako txapelketa bukaerara iritsiko da bihar, 18:30etik aurrera, Kontzejupean. Atzoko emaitzak ere ezagutarazi ditu elkarteak.

Txost pilota elkarteak jakinarazi duenez, ligaxkako partidak bukatu ondotik, bihar (hilak 13) eskuzko pasakako txapelketaren finala jokatu dute. Kontzejupean finkatu dute hitzordua, 18:30ean hasita. Azaldutakoaren arabera, lehiaketa herrikoian, Oiartzungo X. eskuzko pasakaren finala O.Etxabe-E.Etxabe eta G.Mitxelena-X.Azpirozen artean jokatuko dute. Gipuzkoako VI. eskuzko pasakaren finalari dagokionez, Esnal-Chiapusso eta Carrera-Urbietaren artean erabakiko da.

Ondokoak dira atzoko emaitzak:

  • G. Mitxelena-X. Azpiroz/Susperregi-Zapirain: 9-5
  • Aranburu-Urrosolo/J. Azpiroz-A. Zabala: 9-7
  • Martin-A. Mitxelena/Estefano-Etxabe: 7-9
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.