Herri Musika Udalekuan izena emateko epea zabaldu du Soinueneak

Irailaren 1etik 3ra garatuko dute Soinueneako kideek musika udalekua; 8 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta daude jarduerak.

soinuenea

Iraila hasieran garatuko dute musika udalekua.

Soinueneak antolatutako Herri Musika Udalekuan izena eman daiteke jada. Irailaren 1ean, 2an eta 3an garatuko dute udalekua eta 8 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Izena emateko edo informazio gehiagorako ondoko posta elektronikora edo 943 49 35 78 telefono zenbakira jo dezakete interesdunek.

Ondokoa da antolatutako egitaraua:

  • 1. eguna: Hastapenak gorputzarekin jolasean.
  • 2. eguna: Hots jostailu bat egin kanabera batekin eta erabiltzen hasi.
  • 3. eguna: Beste soinu tresnekin eta musikariekin batera (txistu, dultzaina eta alboka) zuzeneko praktikak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.