Hilaren 18an finkatu dute odol emaileek hurrengo hitzordua

«Abuztuan ere ospitaleetan odola behar dutela» gogoratu dute Pasai Antxoko emaileek; gazteei eta gizonei odol erauzketara joateko dei berezia egin die taldeak.

Gazteei eta gizonei dei berezia egin die taldeak.

Pasai Antxoko odol emaileek hilaren 18an finkatu dute hurrengo erauzketarako hitzordua. Emaile taldeak nabarmendu duenez, «abuztuan ere ospitaleetan odola behar dute». Kultur Etxean finkatu dute odol erauzketetarako hitzordua, 16:30etik 20:10 arte. Gainera, odola ematera joateko dei berezia luzatu diete gazte eta gizon pasaitarrei.

Pasaiako Udalak hartutako Higiene eta Osasuneko Segurtasun Protokoloa kontutan izango dela gogoratu du, halaber, emaile taldeak, eta azpimarra jarri du: «Inolaz ere ez da joan behar COVID-19arekin zerikusia duen sintomaren bat izanez gero».
 
Uztaileko saioan 22 odol poltsa bildu zituzten emaileek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.