Itsasoan programatutako jarduera guztiak bertan behera utzi ditu museo ekoaktiboak; motorrean mantenu lanak egin behar dituztelako hartu dute erabakia.
Hilaren 21ean errota eta auzoan zehar bisita gidatua egingo dute bisitariek argazkiak egin ditzaten; irailaren 5era arte entregatu ahal izango dira irudiak.
ETE eta KAE2 ligetako traineruak Zarautzen eta Kantabrian ariko dira bihar eta etzi, hurrenez hurren; KAE1eko ontziek Castro Urdialesen dute hitzordua.
Helburua meatzaritzak bertan utzitako aztarnak ikustea eta topatzea dela azaldu du Arditurriko parketxeak.
Tasen beherako joera mantendu egin da. 500 baino gutxiagoko tasa dute herri guztiek, Oiartzunek izan ezik, nahiz eta zifra hauetatik gertu dagoen.