'Zer da zuretzat Fanderia, argazki galeria' osatu nahi du udalak
Hilaren 21ean errota eta auzoan zehar bisita gidatua egingo dute bisitariek argazkiak egin ditzaten; irailaren 5era arte entregatu ahal izango dira irudiak.
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Zer da Fanderia, argazki bilduma osatzeko jarduera egingo hilaren 21ean, larunbatarekin. Errota barrualdetik eta auzoan zehar bisita gidatua egingo du horretarako, 11:00etatik 13:00ak bitartean. Bisitan parte hartzen dutenez gain, herritar ororen argazkiak jasoko direla adierazi du udalak.
Galeria osatzen lagundu nahi duten lagunek bisitaren egunetik irailaren 5era arte izango dute epea argazkiak posta elektroniko bidez bidaltzeko. Informazio gehiago eskuratzeko posta horretara bertara edo 943 49 45 21 telefono zenbakira jo dezakete interesdunek.