Oiartzungo X. eskuzko pasakari eta VI. Gipuzkoako txapelketari bukaera eman zieten ostiralean Kontzejupean izandako lehiekin.
Castro Urdialesen garaile izan dira ETEn Errenteria-Oreretako arraunlariak, eta bigarren sanjuandarrak. Bina hitzordu izan dituzte asteburuan hiru ligek.
Kilometro Lezoren bigarren ekitaldiaren karietara, bina obra eskainiko dituzte ostiral eta larunbatean Lezo Herri Eskolako jolastokian.
Gipuzkoako adinekoen egoitzetan asteburuan zehar COVID-19a zuten bi adineko hil dira eta zortzik gaixotasuna gainditu dute.
Ostiraletik igandera arteko kutsatuen kopuruak kontuan hartuta, lau udalerrietako zifrek behera egin dute. Oiartzun eta Pasaia eremu gorrian daude oraindik.
Saioak telematikoki emango dituzte eta Youtube bidez zuzenean jarraitu ahal izango dira. Euskarazkoak asteartero izango dira irailean zehar.