Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kantabriatik etxera ekarri dute bandera Hibaikako emakumeek

Castro Urdialesen garaile izan dira ETEn Errenteria-Oreretako arraunlariak, eta bigarren sanjuandarrak. Bina hitzordu izan dituzte asteburuan hiru ligek.

Castroko bandera Errenteria-Oreretara ekarri zuen Hibaikak igandean. [Argazkia: Hibaika A.E.].
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta,Pasaia
2021/08/16

Zarauzko eta Castroko banderak -hurrenez hurren- izan dituzte jokoan joan den asteburuan Oarsoaldeko arraunlariek, bina hitzordu izanik liga bakoitzak.

ETE eta KAE 2 mailetako traineruak bi kokapenetan aritu dira, eta KAE1-ekoak Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia) bi estropadetan. Hibaikako emakumeek bandera eskuratu zuten igandean eta, orobat, lan txukuna egin dute eskualdeko ontziek, sailkapenen gorenetan kokatuz.

Larunbata, Zarautz eta Castroko banderak
Zarautz Arraun Elkartearen XII. Ikurriña lortzeko lehen arraunkadak larunbateko 11:00etan eman zituzten KAE 2-ko gizonek. Lortutako denborekin zortzigarren sailkatu zen Hibaika eta azken (hots, hamargarren) Trintxerpe-Illunbe.

Ur berdinek hartu zuten, ordubete beranduago, Zarautz Arraun Elkartearen Emakumeen I. Ikurriñagatiko lehia, eta bertan izan ziren sanjuandar eta errenteriar emakumeak. Hibaikak podiumean izan zen tolosarren atzetik bigarren postuarekin, eta San Juango Batelerak ontzia seigarren sailkatu zen.

Arraun jardunaldiari bukaera eman zion KAE 1 ligak, 18:00etan ekinez estropadari Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia). San Pedro lehiara gogotsu bueltatu zen (aurreko asteburuan ezin izan zuten ontzia uretaratu COVID-19 kasuengatik), hirugarren sailkatuz Libia. Sanjuandarrak bosgarren izan ziren.

Igandea, Castroko bandera
Kantabriar uretan errepikatu zuten hitzordua igandean hiru ligetako traineruek. Orduan ere, eta igandean baino kolore biziagoz gainera, podiumak eskualdeko kutsua hartu zuen, Hibaikako emakumeek bandera ekarri baitzuten Errenteria-Oreretara, 2 segundo baino gutxiagoko aldea ateraz San Juani. (Sailkapen orokorra hemen klik eginda ikus daiteke).

Gizonen bigarren mailakoak aurreko egunean baino finago ibili ziren orotara, izan ere,  Azkuene ontziak azken postua errepikatu bazuen ere, Hibaikak hiru puntutan gora egin baitzuen, bosgarren sailkatuz. KAE2-ko egoera honakoa da gaur-gaurkoz.

KAE 1-eko 13. jardunaldian bosgarren izan ziren Pasaiako moreak eta zazpigarren arrosak. Ligako sailkapen orokorrean ez dago eskualdeko ordezkaririk egungo emaitzekin, baina atarian da Libia.

Bidasoko ordezkariei dagokienez, hitzordu bikoitza izan dute, halaber, Hondarribiko arraunlariek laugarren urtez jarraian eskuratu dute Zarauzko ikurrina, eta Euskotren Ligetan Zarautzen bukatu dute. Hona hemen emaitzak.

Erlazionatutako edukiaHitzordu bikoitzari aurre egin beharko diete Oarsoaldeko traineruek asteburuan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.