COVID-19a: tasak beheranzko bidearekin darrai Oarsoaldean
Ostiraletik igandera arteko kutsatuen kopuruak kontuan hartuta, lau udalerrietako zifrek behera egin dute. Oiartzun eta Pasaia eremu gorrian daude oraindik.
Koronabirusaren tasaren beheranzko joera indartzen ari da azken egunotan eskualdean. Asteburuko (ostiraletik igandera, biak barne) kutsatzeen kopurua kontuan hartuta, nabarmen egin dute behera 100.000 biztanleko zifrek orokorrean egun gutxitan; Pasaia da berdintsu mantendu den bakarra, eta eremu gorrian da oraindik herria, Oiartzunekin batera.
Honakoak dira azken hiru egunetako datuak:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 376 (joan den ostegunean 430koa zen). Kutsatuak ostiraletik igandera: 8, 4, eta 4.
- Oiartzun. Tasa: 463 (joan den ostegunean 511koa zen). Kutsatuak ostiraletik igandera: 0, 3 eta 2.
- Lezo. Tasa: 313 (joan den ostegunean 411koa zen). Kutsatuak ostiraletik igandera: 0, 3 eta 0.
- Pasaia. Tasa: 425 (joan den ostegunean 425ekoa zen). Kutsatuak ostiraletik igandera: 4, 2 eta 1.
Egoera epidemiologikoari buruzko informazio gehiago PDF honetan irakur daiteke.