Lezoko asteburu kulturala: zirkua, dantza eta bi kontzertu
Kilometro Lezoren bigarren ekitaldiaren karietara, bina obra eskainiko dituzte ostiral eta larunbatean Lezo Herri Eskolako jolastokian.
Hilaren 13an eman zioten hasiera Kilometro Lezoren bigarren ekitaldiari, eta irailaren 11ra arte luzatuko dira kultur jarduerak. Datorren asteburuan, ostiral eta larunbatean, lau ikuskizun eta obra eskainiko dituzte egitarauaren baitan (egun bakoitzeko bina): zirku ikuskizuna, dantza, eta bi musika kontzertu, hurrenez hurren.
Ekitaldi guztiak Lezo Herri Eskolako jolastoki estalian izango dira, doan. Dena den, derrigorrez aurretiko erreserba egin beharko da edukiera mugak kontrolatu ahal izateko; horretarako, interesdunek Kultura Sailaren bulegora edo webgunera jo dezakete.
Honakoak dira abuztuan zehar -datorren asteburutik aurrera- antolatu dituzten emanaldiak.
Hilak 20, ostirala
20:00. Xampatito Pato taldearen Só zirku ikuskizuna.
23:00. Zen del Sur konpainiaren Orbita dantza obra.
Hilak 21, larunbata
20:00. Ameba musika taldea.
23:00. Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertua.
Hilak 27, ostirala
20:00. Trapu Zaharra konpainiaren Por hacerte un favor antzerkia.
23:00. La Gata Japonesa taldearen Los viajes de Bowa zirku emankizuna.
Hilak 28, larunbata
20:00. Ilargi Arrizabalaga lezoarraren kontzertua.
23:00. Anne Etchegoyen abeslariaren kontzertua.